“Emprendemos Juntos” DGPYMEk bultzatutako programa da. Bertan, hala administrazio publikoek nola ekonomia eta finantza arloko eta arlo akademikoko hainbat erakunde publiko eta pribatuk hartzen dute parte, enpresariek eta ekintzailetzak Espainiako ekonomikoa garatzeko eta aberastasuna eta lana sortzeko egiten duten ekarpen garrantzitsua agerian uzteko helburuarekin.
“Emprendemos Juntos” 2006an hasi zen eta gaur egun erreferente da ekintzailetzaren aldeko erakundeen arteko lankidetzan. Europako Batasunak, esaterako, praktika on gisa aitortu du 2007an eta 2010ean.
2011n, “Emprendemos Juntos” programak ikuspegi duala eragiten du:
- Ikuspegi berritzailea eta besterengarria erakusten duten ekintzailetza garatzeko ekimen eta tresna publikoak edo publiko eta pribatuak bultzatzen ditu.
- Pertsona ekintzaileak eta enpresariak ezagutzak eta esperientziak parteka ditzaketen jardunaldiak eta topaketa-foroak egitea bultzatzen du. Horrela, aukera izan dezaten beren ezagutzak eta esperientziak partekatzeko (onak zein txarrak) eta ekintzaileek eskura dituzten hainbat tresna ezagutu ditzaten, esate baterako, enpresak sortzeko, sendotzeko eta nazioartekotzeko; lehiakortasuna hobetzeko; akademiako eta enpresako lan-sareak garatzea suspertzeko edo enpresa-lankidetza hobetzeko.